Elgoibarren zure hortz klinika

Errosario Kalea, 7 20870 Elgoibar Gipuzkoa

Honako hauek osatzen dugu taldea:

Garazi Sampedro: Odontologian lizentziaduna, EHU.
Ane Arakistain: Odontologian graduatua, EHU.
Yolanda Garcia: 25 urtez Klinikako laguntzailea izaten. Harreran eta klinikan laguntzen du. 

Klinika erosoa da gurea: 2 BOX ditugu lanerako eta erradiografia panoramikoak ateratzeko beste kabina bat, diagnostiko onenak lortzeko. 

Konfiantza eta kalitatea eskaintzea da gure lehen helburua eta horretarako, etengabe ari gara teknika berrienak ikasten. 

Zatoz ezagutzera!

Espezialitateak

HORTZ ESTETIKA

Gehien eskatzen diguzuen tratamenduen artean, HORTZEN ZURITZEA dago.

Karbamida peroxidoa erabiliz, hortzen tonua zuritu daiteke- Segurua, eraginkorra eta azkarra da.

Endodontzia tratamendu baten ondorioz ilundu den hortz bakarra ere zuritu daiteke.

INPLANTEAK

Inplanteek falta diren haginak ordezkatzea dute helburu.

Modu anitzak daude ahoa errebilitatzeko eta horretarako diagnostiko pertsonalizatuak egiten ditugu.

Titaniozko inplanteak bateragarriak dira giza gorputzarekin.

AHO MEDIKUNTZA

Ahoko mukosek ere izan ditzakete lesioak.

Mingainean, ahosabaian eta ezpainetan ager daitezkeen orban gori, zuri, hazkura edota infekzioak diagnostikatu eta tratatzen ditugu beharrezkoa denean.

Zalantzarik baduzu, zatoz!

ORTODONTZIA

Gazte zein helduen ahoa ixteko modu desegokiak tratatzeko ORTODONCIA 21 ko profesional taldea dugu gurekin lanean. Gaur egun Brackets ekin kasu gehienak konpon daitezke. Oso teknika ona eta eraginkorra da.

Dena den, gaur egun INVISALIGN teknika edo ortodontzia “ikusezina” eskatzen diguzue askok, batez ere helduek. Software baten bidez emaitzak aurreikusi eta kasu bakoitzerako alineadore gardenen sekuentzia egiten da.

ENDODONTZIA

Hortz-haginen nerbioa era barneko ehun bigunak (pulpa) tratatzen dituen espezialitatea da. Pulpa tratatzea beharrezkoa izaten da txantxar handi batek pulpa kamera kontaminatu eta infektatu duenean. Pulpitisa eragin dezaketen beste arrazoi ugari daude dena den: bruxismoa, desgastea, kolpeak,…

Lehenik eta behin konduktoaren garbiketa egiten da anestesia lokalarekin. Ondoren, material berezi batekin bete eta konpontzen da.

PERIODONTZIA

Hortzen inguruko ehunek prebentzio, diagnostiko eta tratamenduaz arduratzen de espezialitatea.

Lehenbizi, ehun bigun eta hezur mailaren balorazio bat egiten da tratamendu pertsonalizatua eskaintzeko. Tratamenduaren ostean, mantenua eta kontrolak egitea beharrezkoak dira.

Pazienteari ahoa nola garbitu erakusten diogu, berarentzat eraginkorrenak izango diren eskuilak, haria eta bestelako produktuak oparituz.